Edukira joan

Irutxuloko Hitza

Zubieta
2010ko martxoak 21, Igandea

Eztabaidak

donostia

2010-03-11

Zer erakutsi?

Donostia Turismok hiria ezagutzera emateko hainbat ibilbide antolatu ditu. Horien arteko berrienek gastronomia eta zinema dute ardatz. Zinemaldia eta pintxoak baino gehiago al dauka Donostiak erakusteko?

2010-02-25

Lokalak etxebizitza bihurtzeko araudi bila

EAJk eta PPk lokalei etxebizitza erabilera emateko araudia lehenbailehen indarrean jartzea eskatu dute. Gero eta ohikoagoa da etxabeetan jendea bizitzea, hala ere Udalak jartzen dituen betebeharrak ez omen dira argiak. Ze iritzi duzu lokal komertzialeei etxebizitza erabilera ematearen ideiaz?

Jasotako azken mezua:

Julen Otegi | 2010-02-25

Hori eta askoz gehiago behar da. Jendeak ezin du askoz gehiago agoantatu, mila € inguruko soldatekin...(+)

2010-02-12

Urgull gaineko Jesusen bihotza, mozorro bila

Inauteria iritsi da, eta nonahi ikus daitezke trogloditak, banpiroak eta imajina ezin daitezkeen milaka traje bitxi. Urgull gainean dagoen Jesusen Bihotzaren estatua ere mozorro bila dabil. Zein da zure proposamena? Nola jantziko zenuke hiriari begia kendu ere egiten ez dion estatua?

2010-02-08

Europako ministroen bilera

Europako ministroen bilera trafiko eragozpen handiak sortzen ari da. Merezi du horrelako ekimenak hirian egitea? Onurarik ekartzen al diote hiriari? Eta herritarrei?

Jasotako azken mezua:

Julen Otegi | 2010-02-09

Egia da horrelakoek medioetan jartzen dutela hiriaren izena, baina, zeinek irakurtzen ditu ekonomiar...(+)

2010-01-22

Urtarrilaren 21a ere jai eguna izatearen alde al zaude?

Odon Elorza alkateak berretsi du Udala urtarrilaren 21a ere jai eguna izendatzea aztertzen ari dela. San Sebastian egunaren biharamunean lanera joan behar izateak donostiarrak kokiltzen al ditu festarako garaian?

Jasotako azken mezua:

Langilea | 2010-01-26

Zergaitik ez? eta beste jai egun bat, Maiatzaren 2an ere. eta Santo Tomas eguna eta hurrengoa ere ja...(+)

2009-12-09

Beharrezkoak al dira Gabonetako argiak?

Krisia dela-eta, Gabonetako argiteria murriztea erabaki dute Udalak eta merkatariek. Modu honetan, bulebarrean besterik ez dira egongo Eguberrietako argiak. Gabonak ospatzeko beharrezkoak al dira argiak? Ondo iruditzen al zaizu murrizketa?

Jasotako azken mezua:

EMILI MUJIKA | 2009-12-15

Badirudi entzun didatela! argi gehiago jarriko dituzte eta 2010erako partida finko bat ezarri. iupi!...(+)

2009-11-27

Igeldo herria, ala ez?

Igeldotarrek, herri galdeketa bidez, Donostiatik banatzea eskatu zutenetik 15 urte pasatu dira. Auzia ez atzera, ez aurrera dago oraindik ere. Zuk uste duzu Igeldo aparteko herria dela? Edo Donostiaren auzoa besterik ez da?

Jasotako azken mezua:

EMILI MUJIKA | 2009-11-27

Igeldotarrak Donostiar bezala ikusten ez badira, ondo irditzen zait independentzia eskatzea....(+)

2009-11-23

Urrezko Danborra, La Oreja de Van Gogh taldearentzat

Donostia Turismoa enpresako Administrazio Kontseiluak ahobatez, La Oreja de Van Gogh taldeari Urrezko Danborra emateko erabakia hartu du. Sari hau hiriaren izena zabaltzen duenari ematen zaio. Zer iruditzen zaizu La Oreja de Van Gogh taldeak aitortza hau jasotzea?

Jasotako azken mezua:

EMILI MUJIKA | 2009-11-27

Niri oso ondo iruditzen zait La Orejari urrezko danborra ematea. nola merezi ez dutela?? noski merez...(+)

Gaiak proposatu

Inkestarako edo eztabaidarako gai berriren bat proposatu nahi izanez gero, idatzi donostia@irutxulokohitza.info helbidera.

© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.