Edukira joan

Irutxuloko Hitza

Zubieta
2008ko abenduak 3, Asteazkena

Irudietan | San Sebastian egunerako prestaketak

San Sebastian eguna gertu dago, eta hiriko danborradak azken ukituak ematen ari dira entseguei, jantziei, bazkari eta afariei eta beste xehetasunei.

Egiako Donosti-Gain elkarteak 50 urte betetzen ditu aurten. Lehen aldiz 16 urketari aterako dira bertan.

Egiako Donosti-Gain elkarteak 50 urte betetzen ditu aurten. Lehen aldiz 16 urketari aterako dira bertan. Egilea: Amaia Portugal

  • Egiako Donosti-Gain elkarteak 50 urte betetzen ditu aurten. Lehen aldiz 16 urketari aterako dira bertan.
  • Antiguan aspaldi murgildu ziren jai giroan. Lehengo asteburuan bazkaria egin zuten Barriola gelategian.
  • Gaztelubide elkarteak 75 urte betetzen ditu aurten, eta hainbat ekitaldi prestatu dituzte ospatzeko.
  • Amara Zaharreko Vasconia elkarteko danborradan aldaketa asko izango dira aurten. Danbor nagusi berria dute, lehen aldiz 20 urketari ariko dira, eta elkarteko presidentea estreinakoz ariko da bertan kupel jotzaile gisa.
  • Aurten estreinakoz aterako den danborradetako bat da Groseko Beti Erreala elkartearena.
  • Amara Berriko El Sauce danborradan ere urketariak aterako dira aurten lehen aldiz.
  • Haur danborrada beteranoena da Euskal Billera elkartekoa.
  • Zurriola ikastolako gurasoen danborradako urketariek jantziak estreinatuko dituzte aurten.
  • Espai Catalunya danborrada da aurten estreinakoz ariko denetako bat.
  • San Sebastian Martxarekin entseatzeko aukera dago www.donostia.org webgunean. Sagua erabiliz sukaldari honek danborra zuzen jo dezan lortu behar da.
  • Amaratarra elkartea ere danborrada hasiberrietako bat da. Beraz, gogor ari dira entseatzen San Sebastian egunerako.

© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.