
Zubietako lurretan errauskailua jartzeko Foru Aldundiak egindako proposamenari baiezkoa edo ezezkoa emango dio gaur Udaleko Gobernu Batzordeak. Odon Elorza alkateak orain bi aste aurreratu zuenez, Udalak onartu egingo du proposamena. Hala ere, behin betiko erabakia eguerdiko bileraren ostean jakinaraziko du alkateak. Hori horrela izanik, Aldundiarekin elkarlana hasiko luke Udalak. Bitartean, errauskailua hizpide izan zuten atzo Batzar Nagusietako batzordean. Luis Mari Oiarbide Garapen Iraunkorreko diputatuak errauskailuaren kokapenaz hitz egin zuen, Aralar taldearen galderei erantzunez. Argibide eske
Honen haritik, gainontzeko taldeek ere herritarrei gauzak argi esateko eskatu zioten diputatuari. Errauskailuaren kokalekua erabakitzeko orduan Aldundiak nahasmen ugari eragin zuela aurpegiratu zioten Oiarbideri eta behingoz gauzak garbi esateko eskatu.
Aralarrek Zubietan proposatutako kokagunea behin betikoa den argitzeko eskatu zion diputatuari. Diputatuak, bere aldetik, Udalak erabakitzen duenaren arabera izango dela erantzun zuen. Udalak baiezko erantzuna ematea espero zuela gaineratu zuen Oiarbidek. Hala ere, gaurko bileraren baitan utzi zuen erantzuna.
Segidan, Oiarbideren kudeaketaren aurka gogor egin zuen Aralarrek. Honela, errauskailuaren kokagunea PSOE alderdiarekin hitzartu izana leporatu zion diputatuari; baina adierazpen hori berehala ezeztatu zuen Oiarbidek.>
Errauskailuaren kokalekuaren kontua hilabete luzez eztabaidatzen ari dira. Hasiera batean, Aldundiak hamar kokaleku posible jarri zituen mahai gainean, eta teknikoen irizpideak jarraituz, batzuek atzera bota zituzten.
Azken hilabeteetan Aritzeta, Landarbaso eta Zubieta aipatu dira kokaleku egoki gisa. Lehena bertan behera geratu zen, kontrako txostenak jasotzean. Landarbaso baztertu ondoren, Zubietakoa aztertzeari ekin zioten.
Udalak du kokalekuaren giltza eta aurreikuspen guztien arabera, Zubieta izango da.
Erakusketa
Egiatik. Tabakaleraren memoria eta etorkizuna
EGIA, Tabakaleran - 2008-10-24
Ikastaroa
LOREZAINTZAKO PROIEKTUAK DISEINATU, EGIN ETA AURKEZTEA
Aukeratu Herria, ITSASMENDIKOI FRAISORO, ELBARRENA AUZOAz/g 202159 ZIZURKIL - 2008-10-01
© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta: donostia@irutxulokohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.