Edukira joan

Irutxuloko Hitza

Zubieta
2008ko abenduak 3, Asteazkena

;2006-11-19;ERRAUSKAILUA . ZUBIETA . Zubietarrek ez dutehirigintza interesen mesedetara egon nahi . Zubieta Lantzen herri plataformak kontzentrazio jendetsua egin du herriko frontoian, errauskailuari ezetz esateko



ERRAUSKAILUA » ZUBIETA

Zubietarrek ez dute hirigintza interesen mesedetara egon nahi

Zubieta Lantzen herri plataformak kontzentrazio jendetsua egin du herriko frontoian, errauskailuari ezetz esateko

ion lopez

Zubietarrek argi eta garbi utzi nahi izan zuten atzo auzoan jarri nahi duten errauskailuaren aurka daudela. Herritarrak kontzentrazioa egitera deituta zeuden atzo, eta zubietarrek ederki erantzun zioten deialdiari; haur, gazte, heldu eta zaharrak zaldi eta guzti, batzuk joan ziren kontzentraziora. Zubieta Lantzen herri plataformak agiria irakurri zuen komunikabideen aurrean. «Gipuzkoako hondakin guztiak Zubietan erre nahi dituzte; Arrasatekoak, Urnietakoak, Mutrikukoak... guztiak hona ekarri nahi dituzte erretzera. Gure errepideetan barrena ibiliko dute zaborra, gasolioa errez eta CO2a botaz, mundu zabaleko ingurumen aholkuen eta arauen kontra: Non geratzen da Kyoto?», salatu zuten herritarrek.

Zubietan, errauskailua jarriz gero, zabortegiak ere egingo lituzketela esan zuten. «Hondakin guztiak batera ezin dituztenez erre, zabortegia egingo dute hondakinak botatzeko. Baina behin zaborrak erreta, errautsetarako beste zabortegi bat beharko dute. Beraz, errauskailuaz gain, beste bi zabortegi egin beharko dituzte».

Auzi honetan zubietarrek orain arte izandako jarrera argia izan dela esan zuten herritarrek: «Zubietak bere lurraldea eskaini du zaborra kudeatzeko, baina ez edozein modutara; gaika egindako bilketa antolatuz eta zati organikoari konpostatzeko tratamendua emanez.Alternatiba egokiak daudelako, herri galdeketari eta benetako parte-hartze sozialari atea zabaltzea nahi dugu. Horregatik diogu errauste plantarik ez dugula nahi, ez hemen eta ez inon».

Zubietako lurrak Donostiarenak eta Usurbilenak dira, eta bi udalei ere hitz egin zien plataformak: «Donostiako Udalari eskatu nahi diogu ez dezan erabili Zubieta bere hirigintza interesen mesedetan. Ez ditugulako merezi, errauskailuaz gain, kartzela, kuartelak eta beste hainbat azpiegitura. Eta Usurbili eskatu nahi diogu ez dezan beste aldera begiratu. Usurbilek ere zeresana izan behar du auzi honetan».

Zubietaren herri izaera errespetatzea ere eskatu zuten: «Azken aldian hainbat proiektu erraldoi egin nahi dituzte hemen, eta aski dela esan nahi dugu. Txikiak gara, txikiak izaten jarraitu nahi dugu, baina ez gaitzatela txikitu».




Agenda

Erakusketa

Egiatik. Tabakaleraren memoria eta etorkizuna
EGIA, Tabakaleran - 2008-10-24

Ikastaroa

LOREZAINTZAKO PROIEKTUAK DISEINATU, EGIN ETA AURKEZTEA
Aukeratu Herria, ITSASMENDIKOI FRAISORO, ELBARRENA AUZOAz/g 202159 ZIZURKIL - 2008-10-01

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.