
Baga Boga herri ekimenak salatu duenez, astearteko udalbatzarrean Zubietan errauskailua kokatzea onar dezakete. Baga Bogaren arabera, errauskailuari buruzko puntua ez da eguneko zerrendan azaltzen, baina Odon Elorza alkateak gaia premiazkoa dela bozkatzea proposatzen badu, eztabaidatu ahal izango da asteartean bertan.Herri ekimenak salatu duenez, «oso susmagarria da gai zerrendan ez egotea, baina horregatik esan nahi diegu errauskailuaren aurka dauden lagun eta erakunde guztiei adi egon daitezela». Baga Bogak Odon Elorzari mezu bat helarazi nahi izan zion: «Horrelako joko zikina egiteko saioa bertan behera utz dezala eskatu nahi diogu».
Zubietako Herri Batzarrak herritar galdera egingo dio alkateari udalbatzarrean errauskailuaren inguruan: «Elorzari eskatu nahi diogu erantzun ditzala zubietarren kezkak eta publikoki aurpegia eman dezala».
Ikastaroa
LOREZAINTZAKO PROIEKTUAK DISEINATU, EGIN ETA AURKEZTEA
Aukeratu Herria, ITSASMENDIKOI FRAISORO, ELBARRENA AUZOAz/g 202159 ZIZURKIL - 2008-10-01
Erakusketa
'Donostiari begira'
DONOSTIA, Historiaren Etxea, Motako Gaztelua (Urgull) - 2008-01-08
© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta: donostia@irutxulokohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.