Edukira joan

Irutxuloko Hitza

Zubieta
2008ko abenduak 3, Asteazkena

;2007-03-20;INGURUMENA . Aldundiak ez duela konpostajea sustatu nahi salatu dute zubietarrek . Errauste plantari gauza guztien gainetik eutsi nahi izatea leporatu diote Oiarbideri, eta haren dimisioa eskatu dute

ingurumena »

Aldundiak ez duela konpostajea sustatu nahi salatu dute zubietarrek

Errauste plantari gauza guztien gainetik eutsi nahi izatea leporatu diote Oiarbideri, eta haren dimisioa eskatu dute

amaia portugal

Utzikeria leporatuta, Imanol Azpiroz eta Juanjo Olaizola Zubietako Herri Batzarreko kideek Luis Mari Oiarbide Garapen Iraunkorrerako diputatuaren eta Javier Ansorena Ingurumen Zerbitzuko buruaren dimisioa eskatu zuen atzo. Hondakinen kudeaketaren auzian orain arte ezer egin ez izana egotzi zieten: «Beren helburua egoera muturreraino eramatea da, errauste planta jartzeko».

Gipuzkoako hondakinen plana ardatz hartuta, Foru Aldundia iruzur egiten ari dela salatu zuen Olaizolak. Plan honek «zaborraren bilketa nahastuaren» alde egiten duela esan zuen, kartoiaren, ontzien eta beiraren %30 inguru besterik ez omen delako birziklatzen gaur egun. «Materia organikoa birziklatzea ere ez dute aurreikusten, nahiz eta %40-42a birziklagarria izan».

Foru Aldundiak konpostajearen alde ez duela nahikoa egin salatu zuen Olaizolak. Haren arabera, Gipuzkoan 34.000 etxe bakan daude, eta 2.200 konpostagailu besterik ez dituzte banatu. «Horrek esan nahi du ez dutela sistema bultzatu nahi, errauste planta jarri nahi dutelako». Bestalde, errauste plantak ere zabortegia behar duela gogorarazi zuen, «zabortegi toxikoak eta arriskutsuak».

Herri mugimenduari eta Europako Batasunaren direktibari esker
azken hau errausketaren kontrakoa dela diote plataformek, Oiarbide jarrera aldatzen ari dela esan zuen Olaizolak, baina gauzak «bere erara» egin nahi dituela. Izan ere, Donostian konpostatze planta ez jartzea salatu zuen, nahiz eta, haren arabera, 2004an Zubietak horretarako bere lurrak eskaini zituen. «Errauste planta Donostialdean jartzeko argudio nagusia zabor gehien Donostian sortzen dela zen, baina orain, konpostatzea Azpeitian egingo dute. Ez al dago inor bertan esperientzia errepikatzeko? Guk uste dugu baietz, Donostian ere konpostatzea egin daitekeela. Gauzak hobeto eta merkeago egingo ditugun beldur al dira?», galdetu zuen Olaizolak.

Metodo alternatiboak oztopatuz gero, 2009an
Aldundiak data horretan zabortegi guztiak itxita egongo direla esan du gauzak «egungo egoera berean» izango direla ohartarazi zuen, errauste planta 2012an abiarazi nahi baitute. Orduan, «San Markos bezalako» zabortegi bat egin beharko dutela edo hondakinak porlan fabriketan erre beharko dituztela esan zuen.

Irregulartasunak

Prozedurari nahiz azpiegiturei dagokienez, irregulartasunak izan direla salatu zuten. Abenduaren 28an Zubietako Herri Batzarrak Foru Aldundiak eta Urola Erdiko Mankomunitateak sinatutako hitzarmenari helegitea jarri zieten, Lapatxeko konpostaje plantaren harira. Foru Aldundiak 30 egunen buruan erantzun behar zien, baina bete ez duenez, itunak bertan behera gelditu beharko lukeela azaldu zuten. Gainera, Oiarbidek eta Elorzak ez dituztela Batzarrak egindako galderak erantzun adierazi zuten.

Lapatxeko konpostatze plantako azpiegiturekin iruzur egin dutela esan zuen Olaizolak: «Makineriaren kontratazio epea zabalik zegoela, Denis Itxasok esan zigun teknologia horrek ez duela dena konpostatzeko balio, materia organiko gordina baino ez».

Hondakinak San Markosetik Azpeitia, Zarautz eta Beasainera eramaten hasi direla-eta, herrion egoera kezkagarritzat jo zuen. Borrokan jarraituko dutela ere esan zuen: «Saiakera guztiak egingo ditugu errauste planta jar ez dezaten».

juanjo olaizola

ZUBIETAKO HERRI BATZARRA

«Hirian konpostatzea egin daitekeela uste dugu. Gauzak hobeto eta merkeago egingo ditugun beldur al dira?»



Agenda

Erakusketa

Egiatik. Tabakaleraren memoria eta etorkizuna
EGIA, Tabakaleran - 2008-10-24

Ikastaroa

LOREZAINTZAKO PROIEKTUAK DISEINATU, EGIN ETA AURKEZTEA
Aukeratu Herria, ITSASMENDIKOI FRAISORO, ELBARRENA AUZOAz/g 202159 ZIZURKIL - 2008-10-01

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.