Edukira joan

Irutxuloko Hitza

Zubieta
2008ko abenduak 3, Asteazkena

;2007-05-29;ZUBIETA . EAE-k eta EB-Aralarrek boto gehien Zubietan . Errauste plantaren aurka egin du %99,58ak

zubieta »

EAE-k eta EB-Aralarrek boto gehien Zubietan

Errauste plantaren aurka egin du %99,58ak

erredakzioa

Donostiako Udalaren baitan dagoen Zubietako eremuan, Eusko Abertzale Ekintzak eta Ezker Batua-Aralarrek lortu zituzten boto gehien, alde nabarmenez. Partaidetza %59,9koa izan zen 133 lagunek hartu zuten parte. Horietatik 68 lagunek eman zuten Eusko Abertzale Ekintzaren aldeko botoa, 42k Ezker Batua Aralarren aldekoa, 11k egin zuten EAJren alde, zazpik EAri eman zioten botoa, lau lagunek PSE-EEri, eta batek PPri.

Emaitzok ikusita, zubietarrek nabarmen egin zuten errauste plantaren aurkako jarrera agertu duten alderdien alde. Hain zuzen ere, hauteskundeak baliatuz, errauste plantaren inguruko erreferenduma ere egin zuten Zubieta osoan Usurbilgo nahiz Donostiako aldeetan. 243 lagunek hartu zuten parte guztira erreferendumean, eta errauste plantaren aurkako jarrera irmoa erakutsi zuten: 242 lagunek egin zuten errausketaren kontra, eta batek alde. Hau da, botoa eman zutenen artean, %99,58k ezezkoa eman zion errausketari.



Agenda

Erakusketa

Egiatik. Tabakaleraren memoria eta etorkizuna
EGIA, Tabakaleran - 2008-10-24

Ikastaroa

LOREZAINTZAKO PROIEKTUAK DISEINATU, EGIN ETA AURKEZTEA
Aukeratu Herria, ITSASMENDIKOI FRAISORO, ELBARRENA AUZOAz/g 202159 ZIZURKIL - 2008-10-01

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.