
Bihar hasiko dira Zubietako Santio jaiak. Donostiako Txistularien Udal Bandak girotuko du herria. Diana izango da 09:30ean eta zortzikoak eta biribilketak joko dituzte. Ondoren, mezatara doazenei agurra joko diete eta eguerdian, soka dantzan izango dira. Hain zuzen ere, soka dantza izaten da Santio jaietako ekitaldi jendetsuenetako bat. Zubietarrek beraiek egiten dute dantza eta jende asko izaten da emanaldia ikusten.Santio egunean bertan izango dira aurten herri kirolak. Hori da aurtengo jaietako berrikuntzetako bat, izan ere, aurreko urteetan San Inazio egunean izan dira. Herri kirolak Santio egunean, eta trikitixa txapelketa San Inazio egunean, asteartean.
Hain zuzen ere Santio egunarekin batera San Inazio da jaietako egun handia. San Inazio egunean izango da jarduera gehien. Zubietako errebote txapelketaren finala izango da goizean, zikiro jatea egingo dute gero, eta gauean trikitixa txapelketaren ostean, bertso saioa izango da. Anjel Mari Peñagarikano eta Sebastian Lizaso izan dira azken urteetan Zubietan, eta aurten Jon Maia, Amets Arzallus, Maialen Lujanbio eta Mañukorta ariko dira bertsotan Xabier Sukiaren esanetara.
san inazio eguna
Errebote txapelketaren finala, zikiro jatea, trikitixa txapelketa eta bertso saioa egingo dituzte
09:30. Diana Donostiako Txistularien Udal Bandarekin.
06:00. Oilasko biltzaileen irteera.
10:00. Jolasak hasiko dira.
10:00. Piraguan ibiltzeko aukera Aliriko zubian.
10:00. Artisauak eta erraustegiaren aurkako marrazki lehiaketaren erakusketa.
17:00. Futbito partidak: gazteak ez hain gazteen aurka ariko dira.
06:00. Txokolate jatea eta nahi duenak karaokean abesteko aukera izango du.
10:30. Jaiak hasiko dira buruhandi eta txalapartariekin.
11:00. Meza nagusia. Ondoren hamaiketakoa eta soka dantza.
18:00. Herri kirolak: txinga, trontza, zaku-karrera, korrika, sagar-biltzea, lokotx-biltzea.
14:00. Oilasko biltzaileak itzuliko dira.
14:00. Bazkaria. Nork bere bazkaria eraman behar du eta jai batzordeak prestatuko du postrea.
16:00. Jolasen jarraipena.
18:00. Gorriti Showa.
19:30. Txokolate jatea.
23:30. Laiotz taldearekin dantzaldia.
16:00. Mus txapelketa.
17:00. Altxorraren bila.
21:00. Herri afaria.
00:00. Dantzaldia Tapia eta Leturiarekin. Ondoren dantzaldia Izotz taldearekin.
12:30. Meza eta ondoren sagardo dastaketa.
14:00. Jubilatuen bazkaria.
18:00. Buruhandiak
19:00. Sardina jatea
23:30. Axular DJaren tinbal emanaldia.
18:30. Esku pilota partidak
19:30. Buruhandiak.
00:00. Mendeku itxua eta Su Ta Gar. Ondoren dantzaldia Triki Ta Kerekin.
07:00. Sokamuturra.
09:00. Zikiroa prestatzen hasiko dira.
10:30. Meza.
11:00. Errebote partida.
14:00. Zikiro jatea.
18:00. Billabonako Solano Musika Eskolaren X. Trikitixa Txapelketa. Ondoren Ansorregi eta Larrañaga trikitilariak.
22:30. Bertso saioa: Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Jon Maia eta Mañukorta. Xabier Sukia izango da gai jartzailea. Bertso saioa eta gero, Ansorregi eta Larrañaga trikitilarien saioak jarraituko du.
00:00. Zezensuzkoa
Musika
La pegatina musika talde katalanaren kontzertua
LOIOLA, Miner taberna Loiola - 2008-07-20
Erakusketa
'Donostiari begira'
DONOSTIA, Historiaren Etxea, Motako Gaztelua (Urgull) - 2008-01-08
© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta: donostia@irutxulokohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.