Edukira joan

Irutxuloko Hitza

Zubieta
2008ko abenduak 3, Asteazkena

;2007-07-26;ZUBIETAKO JAIAK . SANTIO JAIAK HASI DIRA ZUBIETAN ETA DANTZA SOKA EGIN DUTE ERREBOTEKO FRONTOIAN

Erreboteko frontoian, dantzan

zubietako jaiak » Santio jaiak hasi dira Zubietan eta dantza soka egin dute erreboteko frontoian

raul perez

Santio eguna ospatu zuten atzo zubietarrek. Goizean goizetik ibili zen Donostiako Txistularien Udal Banda herriko kaleak girotzen eta 12:00ak aldera dantza soka hasi zen erreboteko pilotalekuan. Aspaldian egiten zen dantza soka Zubietan. Zenbait urtetan baina, etena izan zen eta duela 10 bat urtetik hona berriz ere urtero egin dute Santio jaietan.

Herriko jendeak parte hartzen du dantza sokan, txistu eta danbolin doinuek lagunduta. Alkandora txuria, zapi laukiduna, eta mahoizko galtzak eta gonak jantzita aritzen dira Zubietako dantzariak. Eskutik helduta edo zapi bati helduta. Dantzarien soka zirkulu irekia antolatzen da plazan eta sokaren bi muturretan daudenek gidatzen dute dantza. Azeri dantza, aurreskua... Dantza asko biltzen ditu bere baitan.

Jaietako ekitaldi hunkigarrienetakoa izaten da dantza soka. «Herritarrok gara dantzariak eta hori da aipagarriena. Hau da, ez dela kanpotik dantzari profesionalik etortzen. Herritik sortua da Zubietako dantza soka», esan zuten aho batez Tomas Imaz eta Xabier Arregi dantzariek, saioa bukatu bezain laster. Usadio zaharrari eutsiz, Zubietako alkateak, Eñaut Zuriarrainek, aurreskua dantzatu zuen.

Dantza saioa prestatzeko zenbait entsegu egiten dituzte, baina hala eta guztiz ere, emanaldian urduritasunari eustea ez dela lan erraza izaten aitortu zuten bi dantzariek. «Nerbioak izaten ditugu, ez gaudelako ohituta jendaurrean dantza egitera». Dantzariak aritu ziren hasieran, baina ohi bezala, zenbait ikusle gehitu zitzaizkien saioak aurrera egin ahala, eta guztiek suelto dantzan bukatu zuten.

Txistularien lana

Jose Inazio Ansorena buru duen Txistularien Udal Bandaren lana goraipatu zuen Arregik, «musikak ikuskizuna salbatzen baitu». Dantza soka «liturjia konplexua» da Ansorenaren ustez.

Ohi bezala, jende asko egon zen atzo dantza emanaldia bertatik bertara ikusten. «Jendeak estimatzen du guk egiten duguna», esan zuten Imazek eta Arregik. Ikusleek txalo sortaz agurtu zituzten dantzariak eta txistulariak. Dantzaren tradizioak soka luzea du Zubietan. Asteartea arte, San Inazio egunera arte, jai giroan jarraituko dute zubietarrek.




 

dantzaren historia

Zenbait urtetako etena eta gero, duela 10 bat urte berreskuratu zuten zubietarrek dantza soka



Agenda

Ikastaroa

LOREZAINTZAKO PROIEKTUAK DISEINATU, EGIN ETA AURKEZTEA
Aukeratu Herria, ITSASMENDIKOI FRAISORO, ELBARRENA AUZOAz/g 202159 ZIZURKIL - 2008-10-01

Erakusketa

'Donostiari begira'
DONOSTIA, Historiaren Etxea, Motako Gaztelua (Urgull) - 2008-01-08

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.