
Zubietako zalditegiko udako denboraldia aurrera doa. Ostegun honetan sei lasterketa jokatuko dituzte eta eguneko nagusia hiru urtetik gorako behorrentzat egingo den lasterketa izango da. Honetan 9.000 euroko saria emango zaio irabazleari.1.600 metroko ibilbidea egin beharko dute parte hartuko duten zortzi behorrek: Pausili, Surtsey, Crazy Flying, Pitiusa, Casbah, Top Secrete, Videl eta Tramuntana dira.Lehen bi lasterketak moxalentzat izango dira. Lehenengoan 1.300 metro egingo dituzte eta 10.200 euro banatuko dira lehen lau sailkatuen artean. Bigarrenean, bestalde, 2.000 metroko ibilbidea dute moxalek egiteko eta irabazleak 4.500 euro eramango ditu. Beste hiru lasterketak hiru urtetik gorako zaldi eta behorrentzat izango dira. 2.200 metro eta 1.600 metro beste bietan egingo dituzte hurrenez hurren.
Erakusketa
'Donostiari begira'
DONOSTIA, Historiaren Etxea, Motako Gaztelua (Urgull) - 2008-01-08
© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta: donostia@irutxulokohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.