Edukira joan

Irutxuloko Hitza

Zubieta
2008ko uztailak 5, Larunbata

;2008-01-12;Zubietako errauste plantaren proiektuak aurrera darrai. Errauste planta egiteko Plan Orokorra aldatzea adostu du Udal Gobernuak ¨PSE-EEren botoekin bakarrik¨.

Zubietako errauste plantaren proiektuak aurrera darrai

Ingurumena

Errauste planta egiteko Plan Orokorra aldatzea adostu du Udal Gobernuak ¬PSE-EEren botoekin bakarrik¬.

xabier etxabe

Donostiako Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoak hitzarmena dute sinatuta eta horren bidez, errauste planta hirian eraikiko dela adostu zuten. Horrekin batera, errauste planta egin bitartean, hiriko zaborra Gipuzkoako beste zabortegi batzuetan jasoko zela zehaztu zen. Honela, errauste planta egiteko lehen pausoak eman ditu Udal Gobernuak, eta Plan Orokorra aldatzeko tramiteak hasi.

Udalak errauste planta egiteko tramiteak aurreratzen dituen bitartean, Foru Aldundia hondakinak kudeatuko dituzten azpiegituren txostena prestatzen ari da. Txosten honek Gipuzkoan zaborra ezabatzeko edo eraldatzeko zenbat azpiegitura beharko diren eta hauek non kokatuko dituzten zehaztuko du. «Errauste planta, konpost egiteko hiru planta eta beste azpiegitura batzuen berri emango du txosten honek», adierazi du Jorge Letamendia Hirigintza zinegotziak.

Honela, Udala Plan Orokorra aldatzeko tramiteak osatzen ari da, batetik, eta Foru Aldundia, bestetik, azpiegituren txostena prestatzen ari da. Bi erakundeak beren aldetik lanean ari badira ere, Hirigintza zinegotziak irizpideak bateratzeko elkarlanean ari direla onartu du Letamendiak. «Jarraitu beharreko irizpideak elkarrekin adosten ditugu eta zuzenketei erantzuteko irizpide berak jarraitzen ditugu».

Hiru hektareako errauste planta

Egunoatan, beraz, errauste planata egiteko txostena aldizkari ofizialetan kaleratzeko pausoari baiezkoa eman dio Udal Gobernuak, PSE-EEren botoekin bakarrik.

Jorge Letamendiak argitu duenez, errauste planta Arzabaletako lurretan erakiko dute. Errauste plantaren eraikinak, hain justu, hiru hektarea hartuko ditu.

Hiru hektarea hauei, ordea, beste zazpi hektarea gehitu behar zaizkie, eraikinaren inguruan zuhaitzak eta bestelako babesak jarriko dituzte errauste plantaren kalteak txikitzeko. Hortaz, errauste plantaren eraikin eta inguruak 10 hektareako eremua hartuko du.

Errauste planta egiteko denera beharko duten tokia, berriz, 50 hektareako lur saila izango da. Izan ere, eraikinak hartuko dituen lursailari, errauste planta eta N-I elkartuko dituen errepideak hartuko duena gehitu behar zaizkio.

EB-Aralarrek ez du bat egin Gobernuaren erabakiarekin

Errauste planta egiteko tramiteak aurrera egin du, baina EB-Aralarren babesik gabe. «Errauste planta ordezkatuko duen alternatiben alde egiten jarraituko dugu», zehaztu du EB-Aralarren bozeramaile Duñike Agirrezabalagak. Hori dela-eta, Udal Gobernuak errauste planta Zubietan eraikitzeko tramiteari ezezko botoa eman diote.

«Errauste plantaren proiektuarekin ez gatoz bat, baina gai horretan PSE-EE Gobernukidearekin dugun desadostasuna adostuta dago; beraz, Udal Gobernuan ez dago inongo krisirik», adierazi du Duñike Agirrezabalagak.

Agenda

Erakusketa

'Donostiari begira'
DONOSTIA, Historiaren Etxea, Motako Gaztelua (Urgull) - 2008-01-08

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.