Edukira joan

Irutxuloko Hitza

Zubieta
2008ko uztailak 5, Larunbata

;2008-01-20;Tarteka estu hartu badu ere, Realak ezin izan du Athletic-ekin. Zuri-gorriek 0-1 irabazi dute Zubietan, baina txuri-urdinek gola sartzeko aukera izan dute, bigarren zatian gehienbat.

Tarteka estu hartu badu ere, Realak ezin izan du Athletic-ekin

Futbola

Zuri-gorriek 0-1 irabazi dute Zubietan, baina txuri-urdinek gola sartzeko aukera izan dute, bigarren zatian gehienbat.

amaia portugal

Athletic boteretsuaren aurka ezustekoa emanda ospatu nahiko zuen San Sebastian eguna atzo Realeko emakumezkoen taldeak. Baina, gogoz saiatu baziren ere, ez zuten zuri-gorrien atea zulatzerik izan Zubietan. Hala ere, majo sufritu behar izan zuen Bizkaiko taldeak irabazteko, defentsan oso txukun aritu baitziren txuri-urdinak. 0-1 galdu zuen Realak, baina Athletic estu hartuta.

Partidako bi zatiak nabarmen desberdinak izan ziren. Aurrenekoan jokoa motela izan zen, aukera gutxikoa bi taldeen aldetik, baina defentsa txukun zainduz. Hala ere, Athletic-ek izan zituen aukera aipagarrienak. 14. minutuan gola sartu zuten falta jaurtiketa baten ondoren, baina epaileak bertan behera utzi zuen, falta adierazita. Geldikako jokaldietan sufritu zuten bereziki txuri-urdinek aurreneko zatian, baina serio aritu ziren eta markagailuari hutsean eutsita iritsi ziren atsedenaldira.

Bigarren zatia, biziagoa

Athletic-ek garaipena nahi zuen, ordea, eta jokoa bizitu zuen bigarren zatian. Baita Realak ere. Zuri-gorriek bilatutako gola sartu zuten azkenean, 50. minutuan, Erika Vazquezen bakarkako jokaldiaren ondoren. Txuri-urdinak ez ziren kikildu, eta 0-1ekoaren ondoren iritsi ziren haien aukera onenak. Bigarren zatiaren erdian Esti Aizpuruak gola sartzeko aukera paregabea izan zuen, baina gora joan zitzaion baloia, arean Athletic-eko atezainak ateratako baloia hartu ondoren. Bukaeran ere estu hartu zituzten zuri-gorriak, eta Aintzane Encinasek pare bat aukera izan zuen, baina ez zituen ondo baliatu. Realak ez zuen merezitako saria jaso azkenean.

Agenda

Erakusketa

'Donostiari begira'
DONOSTIA, Historiaren Etxea, Motako Gaztelua (Urgull) - 2008-01-08

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.