Edukira joan

Irutxuloko Hitza

Zubieta
2008ko uztailak 5, Larunbata

;2008-03-14;HEMEROTEKA. Donostiak zubieta zertarako?

Hemeroteka

Donostiak zubieta zertarako?

Aurki beteko dira berrehun urte, Donostia errautsetatik berregiteko asmoz, bertako jauntxoak Zubietako baserri batean bildu zirenekoa. Beldur gara bost urte barru donostiar jauntxoen zoriona zubietarron zorigaitza ez ote den izango. Zubietako herritarrok maite dugu Zubieta; nork ez du maite bere herria? Donostiak ere maite omen du Zubieta (nahiz, gehiegitan, non den ere ez dakien). Zertarako, ordea?Iazko maiatzean osatu zen Zubietako Herri Batzarra. Herriak dituen erronka ugarietan latzena, Zubietaren benetako nortasuna defendatzea.

Egun Gipuzkoan herri gutxik dute gureak bezain azpiegitura-gabezia larria: estolderiarik ez, errepide duinik ez, garraio publiko lotsagarria. Ez gara limosna eskatzen ari, inondik ere: zubietarrok hamaika motatako zergen bidez emaniko dirutik zor zaigun partea justiziaz kudeatu dadin eskatzea baizik ez da hori.

Donostia beharrak asetzen hasi da, bai, baina ez gureak, hemendik kanpoko beste inoren interes urbanistiko eta ekonomikoenak baizik. Gure lurretan kultura eta ingurugiroa suspertzeko proiektua gauzatu nahi du Donostiako Udalak:

-Gipuzkoa osoko zaborra jasoko duen erraustegia (lege nagusia bera ere betetzen ez duena),

-1.008 pertsona preso edukitzeko kartzelatzarra (horien %75, Espainiako Estatutik ekarriko dituzte, gizabidez kontra-kontrako sakabanaketa kriminalak irauten duen bitartean),

-Loiolan militar profesional espainiarrek (ama aberria defendatzearren, armak eskuan dabiltzan bakezale esloveniar, perutar, errumaniarrak) dauzkaten kuartelak,

-160.000 metro koadroko parte industriala, alderdi kultural horiek orekatzeko (edo erraustegiaren hondakinak kudeatzeko akaso),

-1.100 etxebizitza (eskerrik asko guregatik kezkatzearren, baina oraingoz 500 biztanle gara herrian!)...

Orain hamabost urte Donostiak eta Zubietak lankidetza hitzarmena sinatu zuten, eta zortzi hilabete besterik ez dira pasa hango Alkateak zubietarrok entzungo gintuela hitzeman zigunetik.

Eñaut Zuriarrain. Zubietako alkatea. Berria.

############

Egun Gipuzkoan herri gutxik dute gureak bezain azpiegitura gabezia larria.

Donostia beharrak asetzen hasi da, bai, baina ez gureak

############

Agenda

Erakusketa

'Donostiari begira'
DONOSTIA, Historiaren Etxea, Motako Gaztelua (Urgull) - 2008-01-08

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.